Gaur aurkeztu egin da, FITURerako Euskadiko stana.
Helmugari buruzko ezagutza aurkezteko eta sakontzeko euskal mitologia baliatzeko ideiak Basquetourrek plazaratutako helburuari erantzuten dio; hain zuzen, Touring produktua lantzekoari. Alegia, Euskadin zehar etapatan ibil daitezela eta, ahal dela, iraupen luzeko egonaldietan, mitologia eta pertsonaia mitologikoak baliatuta erakargarri gisa.
Liburuxka bat prestatu dute horretarako, eta bertan euskal mitologiako kondairak eta pertsonaiak izango dira ibilbide turistikoak ezagutarazteko hari gidaria. Toti Martínez de Lezeak idatzitako kondairak dira, eta, liburuxkarako ez ezik, FITUR 2016 azokan estreinatuko den promozio-bideorako gidoi gisa ere baliatu dira. Laburbilduz, helmuga turistikoari buruzko istorioak dira, xarmaz kontatuak, eta Euskadi eta bertako kultura hobeto ezagutzen lagunduko diote bisitariari (storytelling).