+34 - 94 413 22 54

Santiomendin elkartu ziren atzo, Hernani, Astigarraga, Ur­nieta,
Andoain, Lasarte-Oria eta Usurbilgo udal ordezkari eta teknikariak,
Behemendi Turis­mo­guneko arduradunekin ba­tera, Donostialdea eskualdeko
ibilbideen mapa aurkezteko.


Natura turismoa bultzatzeko 18 ibilbide eta hainbat interes gune
Guztira, 18 ibilbide biltzen di­tuen eskualdeko mapa aurkeztu zuten atzokoan: Sagardoaren lurretik ibilbideak.
«Gehiago ere badaude», azal­du zuen Amundarainek, «baina lehentasuna eman die­gu seinalizatuta eta homologatuta daudenei. Gero, Burun­tzaldeko ibilbideei, lehendik ere beste kolore batzuetan seinalizatuta zeudenei. Bestalde, Done Jakue Bidea eta Plazaolako Bide Berdea ere beste kolore batekin bildu ditugu, eskualdetik haratago baitaude, eta bizikletaz ere egin baitaitezke».
Horrez gain, interes gune batzuk ere markatu dituztela azaldu zuen. «Ikonoen bidez mo­numentu megalitikoen mar­kak jarri ditugu: trikuharriak, dolmenak… Erakargarri turistikoa ere badira, eta baita eskualde honetako bereizgarria ere».
Azkenik, bista panoramikoak eta atsedenlekuak ere jaso­tzen dira mapan, eta Oriako erribera eta Leitzarango biotopo babestua ere bai. «Gainera, Aiako Parke Naturala ere markatuta dago. Garrantzitsua iruditzen zaigu parke natural bat nabarmentzea, eta Hernaniko ibilbide asko gune horretan daude».